Innova Global telekomunikazioetan irtenbideak ematen dituen enpresa bat da, birak, kirol eta batez ere musika ekitaldien eremuan elementu teknologikoak garatu eta aplikatzen espezializatua.
Gure lanean nabaria da zerbitzuaren kalitatea, ekoizpeneko antolakuntza egituretara egokitzeko gaitasuna eta gure informazio teknologien sistemen fidagarritasuna, bai eta ezagutza ere sektorean urte askoan lanean hartutako esperientziaren ondorioz.